Ate irekien saioa 'online' egingo dute Inmakuladan
Larunbatean Tolosako lanbide heziketa ikastolaren eskaintza ezagutzeko aurrez izena eman behar da
- Inmakulada Lanbide Heziketa Ikastolak online egingo du larunbatean 2020-2021 ikasturteko eskaintza akademikoa aurkezteko ate irekien jardunaldia, 11.30ean.
Interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute eta ondoren sarbidea jasoko dute larunbatean konektatu ahal izateko. Horretarako, zentroko web orrian izen-emate formularioa bete behar da.
Sarrera orokorra egingo du Ana Monge zuzendariak eta ondoren ziklo bakoitzaren arduradunak aurkezpena egingo du. Inmakulada ikastolak honako eskaintza du: Farmazia eta Parafarmazia Teknikaria, Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta egiteko Teknikaria, Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikaria, Diagnosi-Irudiko eta Medikuntza Nuklearreko Goi Mailako Teknikaria, eta Osasun Dokumentazioko eta Administrazioko Goi-Mailako Tenikaria.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un ejército de DJ, listo para invadir Elgoibar el 19 de julio
-
Una plataforma ciudadana defenderá los ascensores históricos de Donostia
-
La biblioteca Dumboa: un universo literario de casi 11.000 libros
-
“Hoy miramos la historia del clima de una manera más ‘científica’, pero nuestros abuelos recurrían a la religión, los mitos...”