- Beasaingo Udalak gogorarazi die herritarrei txakurrak lotura eraman behar direla hauek paseatzera ateratzen direnean. "Konfinamendu garaian jabe asko txakurrak aske eramaten ohitu dira kaleak hutsik dauden aitzakiarekin. Beste herritarrak molestatzeaz gain, ezikusiarena egin eta gorotzak ez jaso-tzeko aitzakia bihurtzen ari da araudia bete nahi ez dutenen-tzat", agertu dute. Hala, lotuta eramatearen "betebeharra" berretsi dute.
Gainera, Udal Gobernuaren ekimenez herrian zehar txakurrentzako lau parke berri egokitu direla ere nabarmendu dute: "Txakurrak aske ibili ahal izateko toki aproposak dira hauek bai jolaserako eta baita ariketa fisikoa egiteko ere". Horregatik, arduraz jokatzeko eskatu die txakurren jabe eta arduradunei, eta dauden arauak bete eta txakurrak lotuta ibili, edo txakur parkeak erabiltzeko.