- Anaitasuna mendi bazkunak maiatzeko lehen igandean ospatu ohi du urtero Kakuteko eguna izen bereko eremuan. Koronabirusak eragindako ezohiko egoera dela eta, mendizaleek ezin izan zuten atzo Kakuteko eguna nahi bezala ospatu baina, hala ere, eguraldi zoragarria zela aprobetxatuz, herritar ugari gerturatu ziren goizean goizetik Izarraitzeko gailurrera.