Eudelek material berria bidali du Hondarribira
Udalak 340 maskara eta eskularru pare jaso ditu aste honetan etxez etxeko laguntza zerbitzurako
- Aurreko astean bezala, Hondarribiko Udalak banakako babes-ekipamenduak jaso ditu aste honetan, etxez etxeko laguntza zerbi-tzuko erabiltzaileentzat bideratu direnak. Hala eman zuen aditzera Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinego-tziak: "Pasa den astean egin zen bezala, Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen bidez jaso dugu materiala. Hain zuzen ere 340 maskara eta 340 eskularru pare dira, etxez etxeko lagun-tza zerbitzuko erabiltzaileei zuzenki banatuko zaizkienak". Hortaz gain zerbitzuko langileek behar zituzten zenbait betaurreko ere lortu eta banatu dira aste honetan. Guztira, etxez etxeko laguntza zerbi-tzuko erabiltzaile bakoitzak bost maskara eta bost eskularru pare jaso ditu bere etxean. "Materiala iritsi zitzaigun bezain laster, Hondarribian etxez etxeko laguntza zerbitzua ematen duen enpresara eraman genuen", amaitu zuen Larrartek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Sanjuanes de Arrasate capturados en clics: Aimar Elortza hace doblete
-
Vecinas y vecinos de Martutene reclaman mejorar las frecuencias y agilizar la ruta de la línea 26 de Dbus
-
La fiesta va por barrios en Debabarrena
-
Fin del mundo, Hidrogenesse y Peachy Joke, entre otros, actuarán en el IX festival Glad is the Day de Donostia