Síguenos en redes sociales:

'Mirandaola 1580-1980' filmaren trailerra

Dokumental honen estreinaldia maiatzaren 8rako zegoen aurreikusita, baina atzeratu egin da

- 1980ko maiatzaren 3an legazpiarrek Mirandaolako mirariaren laugarren mendeurrena ospatu zuten. Legazpiko Euskal Eskolak gidoi bat sortu zuen eta herritarrek miraria eta olagizon baten eta baserritar baten arteko ezkontza antzeztu zituzten. Musika eta dantza ere egon ziren. Josean Larreak festa egun hartako ekitaldiak grabatu egin zituen eta dokumental bat prestatu dute irudi haiekin. Estreinaldia maiatzaren 8rako aurreikusita zegoen, baina koronabirusa dela eta, atzeratu egin behar izan da. Trailerra Youtuben ikus daiteke. Bilatzailean Mirandaola 1580-1980 jarri behar da.