Zizurkilen 32 boluntariok izen-eman dute laguntza sarean
Gardentasuna bermatzeko segurtasun protokoloa landu du Udalak eta ikusgai dago web orrian
- Osasun-larrialdi egoeran elkar laguntzeko boluntario sarea osatzeko deia egin zuenetik Zizurkilgo Udalak 32 herritarrek eman dute izena eta prest azaldu dira bere denbora herrikideei laguntzen eskaintzeko.
Sarea dagoeneko lanean ari da beharrak dituztenen eskariak erantzuten eta segurtasunez lan egiten dutela bermatzeko, alderdi guztiek eta udal teknikari ba-tzuek osatzen duten krisi mahaiak segurtasun protokoloa landu du. Uneoro babes-neurriak indarrean egongo direla bermatu nahi da. Gardentasunez, publiko egitea erabaki da protokoloa eta herritarrek kontsulta dezakete (www.zizurkil.eus).
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzungo Udalak Ander Garaiarri, Europako txapeldunari, harrera egin dio
-
Errekan Gora: un auténtico maratón musical en Eskoriatza
-
Hondarribia rindió homenaje a Jesús María Jauregui en su VIII Festival de Ajedrez
-
El Ayuntamiento de Donostia estará “muy vigilante” con las obras de los tres bloques de Gros