Orereta ikastolak udalekuak antolatu ditu
Bi eta hamabi urte arteko haurren izen-ematea martxoaren 18ra arte egin daiteke Internet bidez
- Orereta ikastolaren udalekuetan izena emateko epea zabalik da datorren martxoaren 18a arte. Udaleku hauek bi eta hamabi urte arteko haur zein gazteei daude zuzenduta, eta hala nahi duten familia guztiek hartu dezakete parte.
Ekainetik madalenak arteko iraupena izango dute (hiru edo lau astetakoa, haurren adinaren arabera). Goizeko ekintza izaten da udalekuena; zaintza eta jangela (hiru, lau eta bost urteko umeentzako) zerbitzuarekin, hala behar izanez gero. Asteka edota osorik kontratatzeko aukera dago.
HHko haurrentzako udalekuak Añabitarteko gune berde eta instalakuntzetan burutzen dira. LHkoei zuzendutakoak, aldiz, herrian bertan (erdialdean). Bi aukera horiez gain, ingeles udalekuak ere eskaintzen ditu ikastolak.
Informazio gehiago lortu eta izen-ematea www.oreretaikastola.eus webgunearen bitartez egin daiteke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un total de 25 restaurantes guipuzcoanos reciben la placa de la Guía Michelin
-
La OTA llegará al parking del ambulatorio de Oñati a partir del próximo lunes
-
Hernani impulsa una campaña para fomentar el autocompostaje con bonificaciones del 40%
-
El PNV de Bergara tilda de “tomadura de pelo” la participación planteada por EH Bildu para el entorno del Novedades