Zarauzko Foruen kalean (Amatxilili Plaza eta Gereziondo plazen arteko enparantzan), Oteizaren Mi Siesta eskultura egon da urte luzez. Duela bi urte, ordea, pieza horren jabeak eraman egin zuen Zarauztik eta eremu hori "hutsa" geratu zen.

Horri erabilpen berri bat emateko asmoz, udalak zuhaitzen erakusleiho bezala izendatu du lur hori. "Bertan erakutsi nahi dugu udalak ze politika daraman zuhaitzekin, politika errekuperatzailea erabiltzen baitu", zehaztu zuen Patxi Elolak, Lorazaintzako zinegotziak.

Hala, pasa den astean Salberdinetik hartutako Gorosti bat jarri dute, eskultura kokatuta zegoen plataformaren gainean. "Dakigun bezala, Salberdinen etxebizitzak eraikiko dira eta bertan dauden zuhaitzak atera-tzeko ordua iritsi da. Foruen kalean kokatua dagoen plaza honetan jar-tzea egoki iruditu zaigu, gure politika jarraituz", azaldu zuen Elolak.

Ez da lehen aldia horrelako erabaki bat hartzen dutena baina, hala eta guztiz ere, Foruen kalean jarri berri den Gorostia "behin-behinekoa da". Indarra hartzen badu, bertan iraungo du denbora batez, eta ondoren, beste lekuren batera eramatea da helburua.

Egun Salberdinen kokatuta dauden beste hainbatekin ere erabaki berbera hartu dute. Zentzu honetan, ekimenari jarraipena emanaz, "herriko beste hainbat gunetan ezarriko" dira bertan direnak.

7.000 zuhaitz hirigunean Guztira, 160 espezie ezberdinetako 7.000 zuhaitz daude katalogatuak Zarauzko hirigunean, Vista Alegre, Talaimendi eta Asti guneak kontuan izan gabe.

Patxi Elola zinegotziak garbi utzi nahi izan zuen hauek guztiak "beharrezkoak" direla herrian kutsadura handirik ez egoteko. Izan ere, "airea garbitzeko balio digute".

Alde honetatik, herritarrei zen-tzuz jokatzeko deia egin zien, "asko baitira beraien etxe-aurretik kendu nahi dituztenak".

Salberdinen kokatuta dauden beste piezak ere herriko beste hainbat txokotan jartzea da Udalaren asmoa