Mutrikuko 'Musika hilabetea' hastear da
Aurtengo zikloa abiatzeko Musbika taldeak 'Antonio Gaztañetaren bidaia' aurkeztuko du larunbatean
Mutriku - Mutrikuko Udalaren Kultura sailak Musika hilabetea egitasmoaren edizio berri bat antolatu du. Aurtengoak goi mailako lau kontzerturekin disfrutatzeko aukera emango du.
Programari hasiera ona emateko Musbika Ensemble taldearen emanaldia egongo da larunbatean (19.00etan) Santa Katalina komenduan. Emanaldi horretan, Musbika taldekoek Antonio Gaztañetaren bidaia ikuskizuna aurkeztuko dute. Kontzertuak 1656tik 1728ra bizi izan zen Antonio Gaztañeta itsas-gizonaren itsasontzian bidaiatzeko parada emango du, testu dramatizatu eta musikaren bitartez.
Haiserako emanaldi horren ondoren, 2020ko Musika hilabetea egitasmoak hilaren 29an izango du jarraipena, Mutrikuko Musika Bandak Zabiel plazan (13.00etan) emango duen kontzertu batekin.
Apirilaren 18an Kup taldearen kontzertua egongo da eta apirilaren 25ean Nerea eta Maddi Arriola biolinjoleak, Esther Barandiaran pianojolearekin batera arituko dira. Azken bi kontzertu horiek komenduan izango dira (19.00etan).
Temas
Más en Gipuzkoa
-
PNV de Zumarraga recuerda que Gobierno Vasco y SPRI han sido claves en la implantación de la empresa Metal 78
-
Cierre parcial de la playa de Deba los días 6, 7 y 8 de mayo por trabajos de nivelación del arenal
-
La guipuzcoana Multiverse Computing recibirá 4,3 millones del Perte Chip
-
Astigarraga utilizará los cuatro pisos de la casa cural con fines sociales