Talai Alai proiektuko lehen urratsak eman dira
Pasa den asteko asteazkenean burutu ziren bileren balorazio positiboa egin du Udalak
HONDARRIBIA - Hondarribiko Udalak balorazio positiboa egin du pasa den astean abian jarri zen Talaia Alai proiektuaren lehen ekimenaren inguruan. Eskola inguruneak bizigarriagoak bihurtzeko proiektu hori hasiera emateko, pasa den asteazkenean zenbait jarduera burutu ziren. "Asteazken goizean Talaia Bordariko 90 ikaslekin batzartu ginen, proiektua azaldu eta bere eritziak jasotzeko, eta, arratsaldez, zentroan bertan ia 60 hondarribiarrekin egon ginen", azaldu zuen Juan Luis Silanesek, Hezkuntza eta Ingurumeneko zinegotziak. Jasotako informazioarekin diseinu orokor bat egingo da. Horrekin, lan bilera parte-hartzaile gehiago deituko ditu Udalak. Proiektuaren helburua ingurune hau bizilagunentzat eta bereziki eskolara egunero etortzen diren haurrentzako espazio atseginagoa izatea da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La 33ª Media Maratón Internacional AzkoitiAzpeitia cambia de fecha
-
Mamis Etxe: arroces que enamoran, parrilla irresistible y una terraza espectacular
-
“En el ámbito gastronómico, vascos y japoneses nos parecemos mucho”
-
Arrasate activa los espacios 'GarbiBizi' en zonas estratégicas para la limpieza de bicicletas