Doinu irlandarrak izango dira gaur protagonista
Azkaiter Peloxek eta Shane Curleyk kontzertua eskainiko dute Bergarako San Juan auzoko ermitan
bergara - Bergarako San Juan auzoko ermitak Axkaiter Pelox taldearen kontzertua jasoko du gaur. Unai Azkaratek, Aitor Aranburuk, John Prietok, Aitzol Mujikak eta Bittor Giralek osatzen dute tadea. Haiekin batera, Shane Curley egongo da taula gainean bere ahots eta gitarra akustikoarekin. Emanaldiari 19.00etan emango diote hasiera.
Gaurko kontzertuarekin Axkaiter Peloxek Irish Gigs 2020 bira hasiko du, martxoaren 17an ospatzen den St.Patrick eguna aitzaki hartuta. Irlandar doinuak izango dira protagonista. Hala, biolarekin eta biolinarekin John Prieto arituko da, perkusioan Aitor Aranburu, baxuan Aitzol Mujika eta saxofoian, berriz, Bittor Giral.
St. Patrick egunean, gainera, Bergarako Irish tabernan joko du Azkaiter Peloxek, herrikide duen Arragoa taldearekin batera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial
-
La Diputación dirige 1,87 millones a ayudas que apoyan el emprendimiento
-
La Guardia Municipal interceptó diez drones sin permiso de vuelo en 2023 en Donostia