Zizurkil, emakume atzerritarren topagunea
Kanpotik etorri berri direnak elkartuko dira ostegunean 'Guretzako' egitasmoaren baitan
Zizurkil - Guretzako proiektuaren baitan elkartuko dira ostegunean Zizurkilen atzerritik etorri diren eta herrian bizi diren emakumeak. Topaketa 10.00etan izango da Atxulondo kultur etxean.
Aurrez abian izan da Guretzako proiektua Tolosan, Anoetan eta Villabonan ere, eta Villabonan egindako topaketetan Zizurkilgo emakumeek ere parte hartzen zutela ikusita, erabaki da Zizurkilen ere deialdia. Horrela, Zizurkilen bizi diren emakume etorri berriak gonbidatzen dituzte ostegunean egingo den bilkurara, elkar ezagutzeko aukera ezinhobea izango delako.
Gosari baten bueltan, hainbat kulturaren uztarketa egiten ahaleginduko dira parte hartzaileak. Era berean, emakume etorri berriek izan ditzaketen beharrak argitzen ere saiatuko dira eta beharrezkoak dituzten tresnak eta baliabideak jarriko dira haien eskura. - M.S.S.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas