zarautz - Bihar, 2020 Sagardo Eguna ospatuko da Zarautzen. Aurten, Lege Zaharren enparantzan izango da eguerdiko 12.00etatik aurrera. Zurekin elkarteak, Zarauzko Udala eta Gipuzkoako Sagardogile elkartearen laguntzarekin antolatu du ekitaldia.

Bederatzi ekoizleren sagardoa dastatzeko aukera izango da: Aburuza (Aduna), Aginaga (Usurbil), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Satxota (Aia), Urdaira (Usurbil) eta Ordo Zelai (Oiartzun). Sagardoaz gain, idi-txuleta pintxoa parrilan eta Toldotxo pintxoa jateko aukera ere egongo da. Idi-txuleta pintxoak hiru euroko prezioa izango du eta sagardoarekin batera eskatzen bada, zazpi euro. Zurekin elkarteko hainbat tabernek Toldotxotx! eskainiko dute egunean zehar: Toldotxo pintxoa eta sagardo tragoa, lau euroko prezioan. Hauek dira tabernak: Euskalduna, Iruña, Itxas-Lur, Itsaski, Salegi eta Karlos Argiñano.

Zurekin Ostalari elkarteak, bestalde, omenaldia egingo dio Euromar Kafetegiko Maria Luisa Osari. -A.Z.