Bero dator neguko kultur egitaraua
Gaur Haatik taldeak 'Errimak bi oinetan' ikuskizuna plazaratuko du Tolosan
Tolosa - Neguko kultur egitarauak eskaintza berritua dakar asteburu honetarako. Gaur, 20.30ean, Haatik dantza taldearen Errimak bi oinetan ikuskizuna izango da Leidorren eta bihar, berriz, txotxongiloek izango dute protagonismoa. Gainera, bihar Xabier Obeso artistak bisita gidatua egingo du Aranburu Jauregian.
Errimak oinetan ikuskizunaren ondoren, formatu bera duen gai, bertso eta dantza berriez osatutako bigarren ikuskizuna da Haatik taldeak Tolosara dakarrena, Aiert Beobidek eta Unai Elizasuk zuzendua. "Garai bateko eta gaurko bertsoez eta doinuez osatutako emanaldi entretenigarri eta dibertigarri bat", adierazi dute Haatik taldeko kideek.
Bertso ariketak eta jokoak dan-tzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta bertso sorta zaharrei eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea. Leidor antzokian izango da emanaldia gaur, 20.30ean hasita.
Dantzari lanetan arituko dira Aiert Beobide bera, Amalur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala. Unai Elizasuk aurkeztuko du ikuskizuna, eta parte hartuko dute, era berean, Sustrai Kolina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta Ibon Ordoñez bertsolariek, besteak beste. Ahotsak jarri dituzte Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati eta Anne Jauregik.
Txotxongiloak Haurrentzako ekintzen artean, bihar Nube a nube antzezlana ikusi ahal izango da Topic-en, 18.30ean. Murtziako Periferia Teatro taldeak hitz gabeko ikuskizuna aurkeztuko du, eta modu honetara, antzerki bisualeko hizkuntza ez berbalean gehiago sakontzeko aukera izan dute. Horretarako, akzioen esentzia bilatzen duten testu dramatiko bat plazaratuko dute, Luz izeneko aingeru txiki baten istorioa, jokaeraren, mugimenduaren, argiaren eta musikaren bidez kontatuz.
Bestalde, Xabier Obeso artista errenteriarrak ikusgai du Aranburu Jauregian Barruko argiaren bila erakusketa. Gainera, bere artelanak ezagutzeko bisita gidatuak egiten ari da artista bera. Hitzordua larunbatetan izan ohi da, 18.30ean hasita. Interesa duenak bihar bertan Aranbur Jauregia inguratzea besterik ez du.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Los alquileres en Gipuzkoa frenan su ascenso en el primer trimestre de 2025
-
El PNV recuerda al PSE que siempre ha actuado “con lealtad” en los gobiernos de coalición
-
Azkoitia festeja los 75 años de la coronación de la Virgen de Urrategi
-
La conmemoración del 75 aniversario de la coronación de la patrona de Azkotia, en imágenes