Komun publikoa jarriko dute gaur Munazategin
Oñatiko Udala zaborrontzi berriak ipintzen ari da erdiguneko leku desberdinetan
oñati - Munazategin, bidegorriaren ondoan, komun publikoa jarriko dute gaur. 2018an gauzatutako Partaidetzazko aurrekontuen prozesuan herritarren babesik zabalena jaso zuen pasealekuetan zerbitzu hau jartzeko aukerak. Berez garbitzen den komuna San Pedro eta Madalena artean atonduko dute, Munazategiko bihurgunean zehazki. "Egunean bertan (gaur) egongo da erabilgarri, argindar, ur-hornidura eta saneamendu loturak egin ondoren. Iturri bat ere ipiniko da", azaldu zuen udal Gobernuak.
Bigarren komun publikoa Olabarrietan kokatuko da, eta hornitu eta instalatzeko kontratazio prozesua martxan dago.
Partaidetzazko aurrekontuei esker, erdiguneko hainbat gunetan zaborrontzi berriak ere ipin-tzen ari dira egunotan. -A.D.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La fiesta y la diversión aterrizan este jueves en Elgeta
-
Este domingo toca ‘mojarse’ por la esclerosis múltiple
-
La subida ciclista al barrio azkoitiarra de Los Mártires-Martitte se acompaña de una carrera a pie este año
-
Eibar inicia el camino para ser declarada zona de mercado residencial tensionado