irun - Bihar, San Martzialeko 1. guduaren V. mendeurrena Fundazioak antolatzen duen hitzaldi zikloaren barruan, Peio J. Monteano Sorbetek Bidasoako eskualdea Nafarroako konkista garaian (1512-1529) hitzaldia eskainiko du. Hitzordua 19.30ean izango da, Oiasso Erromatar Museoan. XVI. mendearen hasieran, Irunek eta behe Bidasoako eskualde osoak balio estrategikoa hartu zuten Nafarroa konkistatzeko eta Fran-tzia inbaditzeko. 1512ko ekainean armada ingelesa iritsi zenetik 1526ko martxoan Francisco I.a Madrilen gatibu hartu zuen arte, Irun eta, batez ere, Hondarribia Nafarroako erresuma konkista-tzeko prozesuaren nondik norakoak azalduko ditu Monteanok, Geografia eta Historian lizen-tziatua. - J.G.