Urnietako Ermotegin 130 etxebizitza eraikiko dira
Etxebizitza libreetan izena eman daiteke eta tasatu eta babesekoetan, aurrerago zabalduko da
Urnieta - Urnietako Udalak Berrittu udal aldizkarian jakitera eman duenez, Ermotegi eremuan 130 etxebizitza eraikiko dira. Etxe horiek eremu urbanoan garatuko dira, eta ondorioz, promozio horretako etxebizitzen %60 librea izango da, %20 tasatua eta %20 babes ofizialekoa. Hau da, 78 etxebizitza libreak izango dira, 26 tasatuak eta beste 26, berriz, babes ofizialekoak.
Ermotegi eremukoa Urumea Berrik garatuko duen promozio pribatu bat da. Dagoeneko ireki dute etxebizitza libreetan izena emateko epea, eta, beraz, interesa dutenek Urumea Berriren web orrian topatuko dute informazio guztia.
Etxebizitza tasatu eta babes ofizialekoak aurrerago eskainiko dituzte eta horiek erosteko aukera izateko Etxebiden izena emanda egon beharko da.
Udaletik gogorazi dutenez, Ermotegikoa ez da hurrengo urteetan garatu nahi den eremu bakarra; izan ere, Babilonian beste 340 etxebizitza eraiki nahi baitira. Hau ere promozio pribatu bat izango da, eta hortaz, jabeei dagokie eremuaren garapena.
Babiloniako eremua urbanizagarria denez, Ermotegin ez bezala, lurzoruaren legea aplikatuko zaio, eta etxebizitza publiko gehiago egingo dira. Ondorengoak izango dira proportzioak: %55 babes ofizialekoak %20 tasatuak eta %25 libreak.
Urnietako Udala lanean ari da bi eremu horiek ahalik eta azkarren garatzeko. - A.M.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Aprobada la rehabilitación del Peine del Viento por 1, 5 millones de euros
-
Elgoibar recibe a la Itzulia Women 2024 con multitud de actos
-
A la nueva sede del Distrito Este le seguirá la comisaría de la Guardia Municipal de Herrera
-
Abierto el plazo para presentar propuestas de actividades para las fiestas de Hondarribia