Síguenos en redes sociales:

Antia literatura lehiaketan parte hartzeko epea, irekita

Aurtengo edizioan bi kategoria egongo dira, haurrena eta gazteena, 16 urte artekoak

uRNIETA - Dagoeneko irekita dago On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea eta 2020ko martxoaren 27a izango da horretarako azken eguna. Urtero bezala, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatutako jarduera da.

Edizio honetan bi kategoria desberdin egongo dira: haurrena eta gazteena. Kategoria bakoitzean hiru sari banatuko dira. Haurren kategorian hamabi urtetik beherakoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak aurkez daitezke. Beraien lanen luzera bi eta lau orri artekoa izango da.

Gazteen kategorian 12 eta 16 urte bitartekoek, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak, parte hartuko dute. Lanen luzera hiru eta zortzi orri bitartekoa izango da.

Kategoria guztietan ipuinak euskaraz idatziak izan beharko dira, beste lehiaketaren batean saririk jaso ez dutenak eta argitara eman gabeak. Ipuinen gaia librea izango da.

Lehiaketa honetan, lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake.

Ipuinek izenburu bana izan beharko dute, eta goiburua erabili ahal izango da.

Lanen aurkezpenari dagokionez, eskutan jasoko dira edota, bestela, posta arruntez igorriko dira ondoko helbide honetara: Lekaio kultur etxea, San Juan plaza z/g 20130 Urnieta (Gipuzkoa).

Oinarri guztiak urnieta.eus helbidean kontsulta daitezke. - A.M.