Síguenos en redes sociales:

MUGIpuzkoa Zumaiara heldu zen atzo

Garraio publiko jasangarriaren eredua zabaltzek antolatu dute eta ekimen ibiltaria da

MUGIpuzkoa Zumaiara heldu zen atzoArgazkia: N.G.

ZUMAIA ? Gipuzkoako GarraioarenLurralde Agintaritzak antolatuta,MUGIpuzkoa ekimena iritsi zen atzoZumaiara. Garraio publiko jasangarriaren eredua zabaltzeko ekimenibiltaria da MUGIpuzkoa, eta Europako Mugikortasunaren Astearenharira antolatu dute. Eluska RenedoGipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzako zuzendari nagusiaren hitzetan, “programa honen helburuada Mugi txartela herritarrenganagehiago hurbiltzea, hau da, guremugikortasuna gero eta jasangarriagoa izan behar dela kontzientziatzea.Garraio jasangarria izatea denonbetebeharra dela azpimarratzea dagure nahia, horregatik, herritarrengana gerturatu nahi dugu”.

Iñaki Ostolaza alkatea ere izanzen ekimenean eta bat egin zuenRenedoren hitzekin. “Garraiopublikoaren aldeko apustua ezinbestekoa da, herritarren bizitzahobetzeko eta errazteko, zeinautoen gehiegizko erabilera gutxitzeko. Horregatik garraio publikoaerabiltzera deitzen ditut herritarrak”, esan zuen.

Amaieran, Mugi txartelarenZumaiako datuak eman zituzten.Hala, gaur egun, aktibo dauden txartelen kopurua 5.654 da eta 2018an317.842 bidaia kopuru egin zituztenherritarrek txartelarekin. ?A.Z.