Alegia- Karmen jaiak iristear diren honetan, emanaldi berezia eskainiko du Alegiako Txintxarri abesbatzak ostiralean, 22.00etan, Elizpe zine aretoan. Pier Paul Berzaitz abeslari zuberotarrarekin batera arituko dira alegiarrak eta kantariaren Egunsentiaren kantak diskoa izango du oinarri emanaldiak. Emanaldia Karmen jaietako egitarauaren barnean sartuko da eta gogoratu dute doan izango dela, baina areto ingurura garaiz joatea komeni da, eserlekua ziurtatzeko txartela eskuratzeko. Behin aretoa betetzen denean, ez zaio inori sartzen utziko. M.S.S.
- Multimedia
- Servicios
- Participación