aparkalekua. Ekainaren 24an hasi zituzten Beasaingo Trenbide kalean egin behar diren lanak. Hiru fasetan dago banatuta eta lehenengoan dagoeneko eman dituzte aurrera pausoak. Lanak aurrera eramateko zeuden aparkaleku batzuk kendu egin dituzte eta zailtasunak egon daitezke egunotan inguru horretan aparkatu ahal izateko. Uztailaren 19an aurreikusten da bigarren fasearekin hasiko direla, beraz, ez dute asko iraungo lehen zati honetako lanek. Azken fasea, berriz, urrian hastea espero da eta ekintza hauei esker Trenbide kalean aparkaleku gehiago sortuko dira: egun 97 ibilgailuentzako lekua dago eta birmoldaketa honen ondoren 136 plazara igoko da. Argazkia: M. Aranburu
- Multimedia
- Servicios
- Participación