LEGAZPI ? Sustraiak taldeak dantza ikuskizuna egingo du ostiralean, 22.00etan, Legazpiko Latxartegi aretoan. Ikuskizunaren izenburua Desafioa: Guaiok Vs. Madurok da.
Legazpiko dantzariek istoriobat antzeztuko dute, dantzabidez. Istorioaren oinarria Sustraiak talde barruko liskar batda. Taldean giroa pil-pileandago. Zurrumurruek diotenez,taldean liskarra sor dezakeen gaigorabeheratsu bat dago. Gazteek, kontu hau behingoz erabakita uzteko, desafio bat bota diete beteranoei.
Modan dauden telebista saioetan bezala, bi talde hauek(Guaiok eta Madurok) dantzaeginez lehiatuko dira. Baina gaigorabeheratsu hau zein da? Zerlortuko dute irabazleek? Erantzun hauek emanaldian argitukodira. Horetarako, dantzariekikusleen laguntza beharko dute.Izan ere, hauek epaile lana egingo dute.
HAMABOST DANTZA Istorio hauardatz hartuta, dantza taldekokideek Euskal Herriko hamabostdantza egingo dituzte: Erribera,Upelategi, Lantz, Sorgin dantza,Makil haundi, Uztai txikiak,Lehen kontra dantza, Polka pik,Banan banangoa, Lapurdikomakil txikiak, Otsagabia, Suletinoa-Godalet, Lapurdiko makiljokoa, Sueltoa eta Dantza librea.
Ostiraleko jaialdian 40 batdantzarik parte hartu behardute. Gazteenak 13 urte ditu etazaharrenak 51. Sustraiak taldekokide guztiek parte hartuko dute,haurrek izan ezik. Haurrek joanzen astean egin zuten beraienikuskizuna. ? A.Z.