ANTZUOLA ? Intxorta 1937 KulturElkarteak, Antzuolako Udalarekinelkarlanean, bi erakusketa baterajarriko ditu datorren asteazkenetikapirilaren 14ra bitartean Olaranetxean. Alde batetik, Antzuolan ezkutatutako historia argitzeko lana ikusgai egongo da. “Zazpi paneletan historia horren laburpena jarriko da:Herriko 130 erresistenteen izenak,frontean hildakoenak, kausa militarrak, espetxeko fitxak, emakumeenerrepresioa, langile batailoiak,matxinatuen atxilotuak eta hildakoak,besteak beste. Argazki eta dokumentuak ere badaude”, zehaztu duteIntxorta 1937 Kultur Elkartetik.
Etorkizuna alanbre hesi artean izango da bigarren erakusketa. 1939kootsailean Katalunian zeuden milakaeuskal errefuxiatuk ihes egin beharizan zuten Frantziara faxistak bultzatuta. Ihesaldi honi La Retirada deritzo eta 26 panelen bitartez kontatuadago.
Bestalde, asteazkenean Josu Chueca historialariak Frankismoarenaztarnaz eta erbesteaz jardungo duOlaranen, 19.00etatik aurrera.? A.D.