Kazetaritza gertutik ezagutu dute Altzako ikasleek
hezkuntza. Altzako Institutuko DBH 2ko ikasleek kazetaritzara hurbiltzeko proiektua garatu dute azken asteotan eta horren harira aldizkari bat ere sortzeko lanetan ari dira. Proiektuaren baitan, NOTICIAS DE GIPUZKOAko kazetari Iasone Salbide joan zen atzo ikastetxera lanbidearen ingurukoak azaltzera. Saioan 13 eta 14 urte inguruko gaztetxoek hainbat kezka eta galdera plazaratu zituzten eta gaur egun prentsa idatziak bizi duen egoeraren inguruan gogoeta egiteko ere balio izan die proiektu honek. Argazkia: N.G.