Urretxuko Udalak Mairiren egoitzako leihoak aldatu ditu
Urretxu- Urretxuko Udalak Mairi emakume elkartearen egoitzako leihoak aldatu ditu. Leihoak egoera txarrean zeuden eta horren ondorioz lokalean hezetasun arazoak zituzten. Hezetasuna desagertzen denean, lokala margotuko dute. Leiho aldaketaren aurrekontua 7.500 eurokoa izan da. Udalak eskerrak eman nahi dizkie Mairi elkartekoei eman dituzten erraztasunengatik.