Lezo Santa Ageda bezperako kalejira antolatu du Lezoko Tomas Garbizu musika eskolak, Aiton Borda abesbatzako kideen eta musika eskolako taldeen laguntzarekin. Hi-tzordua bihar 18.30ean izango da musika eskolan bertan. Kalejirak 45 minutuko iraupena izango du. Musika eskolako antolatzaileek herritarrak kalejiran parte hartzera animatzen dituzte eta baserritarrez edo arropa ilunarekin (txapela, zapia eta makila) jazteko eskaera egin dute. A.M.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
