beasain - Matematikak dituen aukerak azalduko dituzte Urtarrila, matematika bila zikloan Beasainen. Duela zortzi urte jarri zuten abian egitasmo hau Lemniskata elkarteko kideek, eta dagoeneko hainbat izan dira Igar-tza Jauregian hitzaldiak ematera gerturatu direnak.
Gaur emango zaio irekiera, Maria Marino bilbotarraren hi-tzaldiarekin. Bertan, Sudokuak, denborapasak edo zientzia? galderari erantzungo dio, joko honen xehetasunak agerian utziz. Matematikan lizentziatua eta doktore da Merino, eta egun irakaslea da Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboaren sailean.
Hitzaldia hasi baino lehen, 19.00etan, V. Matematika argazki lehiaketako sari banaketa ekitaldia ere izango da leku berean, eta jauregian bertan jarriko dituzte ikusgai lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak, irabazleenak barne, hilaren 20a bitartean.
Hilaren 18an izango da bigarren saioa eta beste guztiak bezala, Igartza jauregia izango du kokaleku eta 19.00etan hasiko da. Kasu honetan, Javier Duoandikoetxearen Irudietako matematika ezkutua: argazkiak, filmak, eskanerrak eta abar izena du hitzaldiak. Hilaren 25ean, berriz, Pedro Alegriak karta sorta batean ezkutatutako sekretu matematikoen xehetasunak azalduko ditu. Zikloa otsailaren 1ean amaituko da, Inmaculada Arostegik eskainiko duen Norbere neurriko medikuntza: XXI. mendeko erronka. - M.A.