zarautz. Hari single bat lanarekin irabazi du Idoia Garzes idazle lasarteoriarrak XXXVII. Lizardi saria. Horrela, ohi bezala, 4.000 euroko saria jasoko du eta lanaren 2.500 ale argitaratuko ditu Zarauzko Udalak, herriko ikastetxeetako ikasleen artean banatzeko. Argitalpena sari banaketa egunean kaleratuko da, apirilaren 29an, Xabier Lizardiren jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez. Ipuinari dagokionez, 36ko Gerran kokatzen da. Arrako izeneko neskatoak trastelekuan dagoen amonaren kutxa zahar bat zabaltzen du eta historiaren hari matazak agertzen zaizkio. Argazkia: N.G.