MUSIKA. Golden Apple Quartet talde donostiarrak kontzertuaegingo du gaur, 22.30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.Gran selección ikuskizuna eskainiko dute. Beraien abesti ezagunenak abestuko dituzte. Beti bezala, musika eta umoreauztartuko dituzte. Kontzertuak harrera bikaina izan du etasarrera guztiak saldu dira. Aipatzekoa da taldeko kide bat,Manu Romano, Urretxun eta Zumarragan bizi izan zela. Haurtzaroa eta gaztaroko lehen urteak bertan igaro zituen eta senitarteko eta lagunen aurrean abestea oso berezia izango delaesan du.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
