ARETXABALETA? Miren Peñagarikano hernaniarrak irabazi du 2018koKarmele Igartua beka Nik kontrolatzen dut makina izenburuko poesialanarekin. Aretxabaletako Udalak etaBergarako Idazle Eskolak, Copreci etaEkide enpresen laguntzarekin, hirugarren urtez antolatzen duten deialdira zortzi lan aurkeztu ziren. Epaimahaia honako kideek osatu zuten:Itziar Gomez, Iñaki Zubeldia, TereIrastortza eta Pako Aristi. Azkenhonen esanetan, lan batzuk “oso maila altukoak” izan ziren, beraz, hirufinalistak saritzea erabaki zuten.
Joan den larunbatean ospatutakoekitaldian, Peñagarikanori sari nagusia eman zioten, hau da, 2.500 euroko beka. Beste bi lanek diru saririkjaso ez zuten arren, argitaratuko dituzte. Batetik, Elgetan bizi den MarianPorcel arrasatearraren Lumak lana,eta bestetik, Eneko Barberena arrasatearraren Udazkena delakoa.
Karmele Igartua idazle aretxabaletarra gogoan izan zuten ekitaldian.Gainera, 2019ko lehiaketan ipuinakedo helduentzako narrazioak jorratuko direla aditzera eman zuten. ? A.D.