PASAIA ? Aurten, hirugarren urtezjarraian, Pasai Antxoko Gabonetako Krosaren dortsal guztiak , 250orotara, agortu egin ziren lasterketa baino egun bat lehenago. Hortaz, arrakastatsutzat eman daitekeaurtengo edizioa ere. 6,3 kilometroko lasterketa egiten azkarrenakOarsoaldeko bi korrikalari izanziren: emakumeetan Lurdes Oiartzabal lezoarra, eta gizonetan Chakib Lachgar errenteriarra. Bainairabazleez eta parte-hartze handiaz gain, bi datu nabarmentzekoak: inoiz baino emakumegehiagok parte hartu dutela krosean, eta aldi berean, pasaitarrenpartaidetza izugarri handia izandela. ? A.M.