Haurrek aukeratutako jolasekin. Azkoitiko Udalak datozen asteotan ekingo dio Gaztanenean estalitako parke berria eraikitzeari eta bertan herriko haurrek aukeratutako jolasak (irudian) kokatuko dituzte. Izan ere, Udalak hiru aukera eman zizkien Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko eta Bizilore eskolako HH5 eta LH1-4ko ikasleei. Proposamenak aurkeztu ondoren, 742 neska-mutilek eman zuten botoa eta aukeratutakoak 584 haurren babesa jaso zuen. Hori dela eta, parkea egurrezkoa izango da eta egokitutako gune bat edukiko du. Argazkia: N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
