48 argazki. Beasaindarrek haien etxeetan jaso dute aurtengo udal egutegia. Beasain gauez gaia hartuta, egutegian hamabi argazki ikusi daitezke Iñaki Erauskin, Xabier Garmendia, Daniel Merino, Andrés Lekuona, Patxi Goikoetxea, M. Gema Artola eta J. Enrique Ripak egindakoak, hain zuzen. Batzuen kasuan, gainera, bi argazki izan dira hautatuak. Guztira 16 egileren 48 argazki aurkeztu dira lehiaketara eta orain, Beasaingo Udalak urtarrilaren 6a bitartean zabalik du argazki horiekin osatutako erakusketa Usurbe antzokiko erakusketa gelan. Bestalde, bertan ere eskuratu ahal izango da egutegia eta Udalaren informazio gunean ere eskatu daiteke. Argazkia: N.G.