Oiartzun Oiartzungo azkeneko osoko bilkuran Udalaren Euskara Erabileraren Plana onartu zen 2018-2022 urteetarako. Udalak UEMAko teknikarien laguntzarekin diseinatu du euskararen normalkuntzan lanean jarraitzeko plana. Proposamenak gauzatzeko tresna eta baliabideak finkatzeko konpromisoa ere hartu da. 2019an Kultura arloan ekitaldiak antolatzen dituzten eragile eta norbanakoei diru-laguntzak banatzeko erabiliko diren irizpideen araudia ere onartu zen. A.M.