Villabona Ikusgai dago urtarrilaren 5a bitarte jaiotzen erakusketa Gurea zineko erakusketa gelan, Gipuzkoako Belenzaleen Elkartearen eskutik. Lezoko baserri bat eta Lasturko errota islatzen dituen euskal jaiotza bat ikus daieke. Horrez gain, lau diorama (Artzainen Berri Ematearen, Erregeen mirespen edo Nazareteko tailerraren eszenekin), lau kutxa (euskal eta hebrear erako irudiekin), figura perutarren jaiotza bat, 2008an serie mugatu bateko piezekin egindako Salcillo-ko jaiotza, eta azkenik, Ansoko Araneko ohikoak diren jantziekin osatutako Aragoiko jaiotza ikusteko aukera dago. Astean zehar 18.00etatik 20.30era dago zabalik.