Zumaia Gabonak direla eta KBI Zumaiako xake klubak txapelketa antolatu du biharko Alondegiko Oxford aretoan. 16.00etan hasita 14 urtetik beherakoen partidak jokatuko dira, eta 18.00etan helduenak. Izenak emateko zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera idatzi beharko da. Umeentzat ere merendola izango da bertan. Pasa den urtean, Juan Luis Alfonso donostiarrak irabazi zuen helduen kategorian, eta Jaime Arozena zarauztarrak bigarren sailkatu zen. A.Z.