ORIO Erregetako kabalgatako danborrada prestatzeko hainbat entsegu egingo dituzte Orioko haurrek. Gaurtik hasita urtarrilaren 4ra arte ikastolako pergolan izango dira. Gaurkoa eguerdiko 12.30ean hasiko da eta abenduaren 27, 28 eta urtarrilaren 4an ordu berdinean izango dira. Urtarrilaren 2 eta 4ean , aldiz, 19.00etan. Bestetik jakinarazi dutenez, danborradan parte hartzeko izena eman duten haurrek entsegu guztietara azaldu beharko dute erregeen kabalgatan ateratzeko eta egun bertan baserritarrez jantzita etorri . A.Z.