Ordizia Eguberritako bazkari eta afarietarako azken erosketak egiteko aukera aparta egongo da gaur goizean Ordizian, izan ere, Eguberritako azoka berezia egingo da, goizean goizetik hasita eguerdira bitartean. Trafikoan ere eragina izango du eta Ordiziatik Beasain aldera joateko A-1 erabili beharko da, Garagartza plazakoa itxi egingo da eta Lazkaora joaten den autobusa tren geltokiko geralekuan hartu beharko da. M.A