Pasaia- Pasai San Pedroko Udal Aretoan 12 cm deritzan erakusketaren 23. edizioa zabalik dago urtarrilaren 20ra arte. Urtero bezala, formatu txikiko artelanak daude ikusgai, asteartetik larunbatera, 18.30etik 20.30era, eta igande eta jaiegunetan, 11.30etik 13.30era. Urtetik urtera parte-hartzaileen kopurua goraka doa, eta aurten ere handitu da, 236 artistek eman baitute izena eta artista portugaldar ugarik parte hartu dute. Erakusketa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6an. A.M.