Zumarraga Euskaraldian izena eman ez dutenek, horretarako aukera dute oraindik. Ekimenaren webgunean eman dezakete izena (euskaraldia.eus). Asteartea izango da horretarako azken eguna. Txapa jasotzeko azken eguna, berriz, osteguna izango da. Horretarako, kultur etxeetara jo behar da. Zalantzaren bat dutenek 943 72 91 53 telefono zenbakira dei dezakete. A.Z.