Síguenos en redes sociales:

Kultur etxearen azterketa egiteko bigarren bilera deitu dute

Herritarren parte-hartzeaz balitatuta diagnostikoa egin nahi du Udaletxeak, ahuleziak identifikatzeko

ZESTOA - Azaroaren 27an, 19.30ean, bilera ireki bat antolatuko du Udalak herriko Kultur etxearen diagnostikoa egiten jarraitzeko helburuarekin. Deialdia herritarrei, elkarteei eta kultur eragileei orokorrean egin diete, izan ere, haien parte-hartzea “funtsezkoa” dela adierazi dute kultur etxeak dituen “ahuleziak eta beharrak identifikatzeko”, adierazi zuen Josetxo Mendizabal alkateak.

Irailaren 18an egin zuten lehenengo bilera Kultur etxeari eta beste zenbait kultur azpiegiturei buruz eztabaidatzeko. “Helburua da eraikun-tza honen inguruko diagnostikoa egitea eta aurrera begira egin beharreko hobekuntzen proiektu teknikoa edukitzea”, jakinarazi zuen Mendizabalek. Horren harira, bilera hauek “behar berriak identifikatzeko” ere balioko duela gaineratu zuen.

Honenbestez, herriko kultur eragile bakoitzak dituen azpiegitura beharrak (zer nolako lokalak behar diren, ezaugarriak, neurriak., etab.), horiek duten lehentasun maila (premiazkoak diren ala ez) atzemateko “herritarren parte-hartzea” eskatu nahi izan zuen Mendizabalek. - N.O.