Errenteria- Hurrengo asteartean Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Ikuskaritza 9.30ean hasiko da Fanderiako gunean eta ondoren Agustinak, Gaztaño (lehenik Arramendi igoerakoa eta ondoren, Gaztaño 44 zenbakikoa), Alaberga eta auzo honetan kokatutako Uztargi haur-eskolako konpostaje-puntua bisitatuko dira.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
