tolosa - Gipuzkoan Eginak sailaren bosgarren atala Tolosara iritsiko da gaur, hiriko industriaren iragana eta geroa aztertzeko.

Ikus-entzunezkoa 19.00etan aurkeztuko dute Topic-en; gazte baten eskutik, etengabeko berrikuntza uztartzen duen enpresa-ehun tolosarraren historia eta etorkizuneko desafioak emango ditu ezagutzera. Irudian bitartez hiriaren bilakaera egituratu duten zenbait enpresa historiko eta berri aurkeztuko dira; baina, etorkizunari ere begiratuko zaio Tolosan enplegua eta ongizatea sortzearen aldeko apustua egiten duten enpresen eskutik. Emanaldiaren ondorengo solasaldian parte hartuko dute, bideoko protagonistez gain, Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak, eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak.

Sarrera libre eta doakoa da, baina aurrez izena ematea eskatzen da: gipuzoaneginak@gipuzkoa.eus / 943 215 177. - M.S.S.