soraluze - Soraluzeko bizilagunek Udaleko Kultura sailak antolatzen duen Antzerki garaia zikloaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute udazken honetan. Aurtengoan maila handiko bost antzezlan taularatuko dira Herri Antzokian (hiru euskaraz eta bi erdaraz).
Egitasmoari hasiera ona emateko Mikel Laskurain eta Ane Gabarain protagonista dituen Zoaz pake santuan antzezlana ikusi ahalko da bihar (22.15ean).
Zikloak hilaren 27an izango du jarraipena Todos los musicales o casi lanarekin (20.00etan) eta azaroaren 9an Ttak antzezlanaren txanda izango da (22.15ean).
Azaroaren 16an Txarriboda taularatuko dute eta zikloari amaiera emateko Frida antzezlana izango da ikusgai azaroaren 24an.
Saioetarako sarreren prezioa 3 eta 5 euro artekoa izango da. - J.L.