Síguenos en redes sociales:

Oiangu Baserria ixtea “lastima” da EH Bildurentzat

Oiangu “geure bezala sentitu” dutela azaldu dute eta Udal Gobernuaren jarrera zalantzan jarri dute

Oiangu Baserria ixtea “lastima” da EH Bildurentzat

ordizia - Igande arratsaldean itxi zituen Ordiziako Oiangu Baserri jatetxeak bere ateak. Hiru urte eta erdiko ibilbidearen ondoren, bost gaztek hasi zuten abenturari amaiera eman diote.

Ordiziako EH Bilduren ustez “lastima” bat da hala amaitu behar izana ibilbide hau, gutun bidez azaldu duenez. “Zuen lana ezinbestekoa izan da Oiangu ordiziarrei berriro gerturatzeko. Gastronomia eskolarik onenean ere ikasi ezin litekeen zerbait eman diozuelako: arima! Gainontzean ez baita lotzen ordiziarrak ez ezik, herriko hainbat eragile ere Oiangura igoaraztea, Oiangu berriro geurea sentitzea”, azaldu dute.

Oiangu Baserrikoek Ordiziako Udalarekin zuten hitzarmena berritu gabe zegoela azaldu zuten jatetxekoek, eta horren harira, hala azaldu da EH Bildu: “Udal gobernuari adierazi nahi diogu gure natura, gastronomia, azoka, baserritarrak, eta dendariak oinarri hartuta sortutako proiektu herrikoi, hezitzaile eta arrakasta-tsu bat posible dela, eta berandu baino lehen behar dugula”.

meta sutan Igande arratsaldean festa bat antolatu zuten jatetxekoek ibilbideari agurra eman, eta bide batez, eskertza bat emateko urte hauetan ondoan izan dituzten ordiziarrei. Hala ere, festaren ondoren izan zen gertaera larri bat salatu dute sare sozialetan. Hain zuzen, duela hiru urte jatetxea zabaldu zutenetik baserriaren atarian egon den belar metari sua eman zion norbaitek. Kea eta garrak ikusi bezain laster suhiltzaileei deitu zieten, eta itzaltzerakoan, meta desegin behar izan zuten. - M.A.