Getaria - Getariako 1943 urteko kintak bazkaria egingo du datorren maiatzaren 27an, 75 urte bete dituztela ospatzeko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehenago elkartuko dira, goizeko 11.00etan Meza Nagusian, eta kintako hildakoen alde egingo da. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute Mariñela elkartean, eta bazkaria, berriz, Kaipe jatetxean egingo dute. Izena eman nahi dutenek maiatzaren 14tik 24ra bitartean izango dute aukera, eta horretarako, Laboralera jo beharko da.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
