Zestoa - Aurtengo Zestoako Atletismo Topaketak hilabete honetan egingo dira eta bihar bertan hasiko dira. Ondorengo biak, berriz, hilaren 19 eta 26an egingo dira, hurrenez hurren. Biharko topaketa 9.30ean hasiko da Iraetako futbol zelaian, eta benjamin, alebin eta infantil kategoriako gazteek hartuko dute parte, atletismo proba desberdinak eginez; besteak beste, lasterketa motzak eta luzeak, jabalina eta pisu jaurtiketak, altuera jauzia eta erreleboak.