Urretxu - Gaur, 19.00etan, Juan Sagastizabal margolariak erakusketa irekiko du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketaren izenburua Bertako natura arrotza da eta koadro errealistek osatzen dute. Landareak eta animaliak dira nagusi. Koadro hauek hilaren 27a bitartean egongo dira Urretxun. Juan de Lizarazu erakusketa aretoa asteartetik igandera irekitzen dute, 17.30etik 20.30era.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
