Zumaia - Zumaiako Txiribuelta elkarteak sinadura bilketa egin du eta joan den astelehenean eman zuten itxitzat kanpaina. Guztira, 1.041 sinadura bildu zituzten 0 eta 6 urte bitartekoentzat lokala lortzearen alde. Hala, elkartetik jakinarazi dutenez, laster Udalaren esku utziko dituzte sinadura guztiak, eta horrekin batera, lokalaren gaiari berriz heltzeko eskatuko diote, "herrian dauden aukerak aztertu eta denontzat egokiena den espazioa sortzeari ekiteko asmoz".
- Multimedia
- Servicios
- Participación
