Azkoitia - Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan antolatuta, Azkoitiko Santa Kutz komentuaren historia ezagutzeko bisita gidatua izango da bihar (17.00etan) Juan Bautista Mendizabalen eskutik (bisita doakoa da eta parte hartzeko ez dago izena eman beharrik). Gainera, bisitaren ondoren (18.30ean) XXVII. Udaberriko Musikaldiaren kontzertua egongo da Santa Kutzen, Sicut Pratum taldearen, Aitor Furundarena akordeoilariaren eta Tolosako Hodei Abesba-tzaren partaidetzarekin.